sábado, 1 de noviembre de 2008

IZAB Ikasi Zerbait Arteari Buruz: ERWIN WURM



Iritsi da arteari buruz hitz egiteko ordua, aspaldiko partez. Azken aste hauetan argazkilari/eskultore/performer bati buruz aritu naiz irakurtzen, Erwin Wurm.

Austriarra jaiotzez, bere ikasketak eskultura mundutik eraman zituen, dena den bereiziki dira interesgarriagoak bere azken obrak, non eskultura exentoa alde batera uzten duen, bere interesa Akzioetan eta Performance-an zentratuz.
Ez dakienarentzat, "akzioa" eta "performance" delakoak, eskulturaren alderdi bat dira, non gizakiak zuzenki harzen duen parte, honela bere burua obraren zati bilakatuz. 
Erwin Wurm-en obretan, ikuslea artelanaren zati nahitaezko bat bilakatzen da obraren beraren funtsa ulertzeko, egoera ezeroso eta absurdoetan parte hartzera bultzatzen du honela.
Bere obra akziozkoa bada ere, argazkilaritzaren bidez dokumentatzen du, gehiago jakin nahi baduzu:
Agian ezaguna egingo zaizu Red Hot Chili Peppers -en Can't Stop bideoa non Erwin Wurm -ren artelanetan oinarritutako piezekin agertzen diren, Mark Romanek-en zuzendaritzapean.