sábado, 29 de mayo de 2010

Ez dut etxerik.
Beno, izatez badut, baina ez da betiko etxea.
Nire guraso, arreba eta neronen etxea izandakoa hutsik dago.
Eta bertan bizi naiz, teorian behintzat.
Izatez Bilbon asteak igarotzeko gai naiz. 
Etxera etorri barik. Baina berdin da.
Hotz ari du. Ez da egoera atsegina.


Hala ere etxea bai, atsegin dut.
Lorategian urtean bitan lore gorri batzuk irteten dira.
Kalistemo deitzen dira.

No hay comentarios: